}

Argiaren iraultza

2006/09/14 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

2006an, Shuji Nakamura doktoreari eman diote Teknologiako Milurtekoko Saria. Nakamura izen handia da teknologiaren munduan; hainbat aurrerapen ekarri dizkio diodoen arloari, eta esaten dute laser urdinaren ‘aita’ dela. Saria banatzen duen fundazioaren esanean, ekarpen horiek “bizi-kalitatea hobetu dute eta gizateria osoaren ongizatea ekarri dute”, eta, hain zuzen ere, horrexegatik eman diote saria asmatzaile handi horri.

Nakamurak argia igortzen duten erdieroaleekin egiten du lan: hark asmatuak dira argi urdina, berdea eta zuria igortzen duten diodoak eta aurrez aipatutako laser urdina. Laser urdinak ohikoak baino uhin-luzera laburragoa du, eta, horri esker, leku txikiagoan informazio gehiago bil daiteke (euskarri informatikoetan, CDetan, adibidez). Diodoek, berriz, bestelako aplikazioak dituzte. Oro har, argia igortzeko erabiltzen dira, eta ohiko bonbillek baino askoz gutxiago kontsumitzen dute.

Argazkia: Danel Solabarrieta.