}

Argiarekin lo egitea ez da ona

1999/05/23 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Estatu Batuetako Pennsylvaniako Unibertsitatean egin den ikerketaren arabera, argia piztuta lo egiten duten haurrek gerora miopia-arazoak izateko aukera handiagoa dute. Ikerketa 479 haurren lo-ohituretan oinarritu da eta honakoa ondorioztatu du: argipean lo egiten zuten haurren % 55ak gerora miopia izan zuen, gauerako argi bereziekin lo egiten zutenetatik % 34ak; eta ilunpean lo egiten zutenetik %10ak baino ez zuen miopia izan. Argi txikiekin lo eginda ere, argia betiletatik sartzen da; ondorioz, begiek, atseden hartu beharrean lan egiten dute.

Industrializazioak ere ez die begiei mesederik egiten, herrialde garatuetako biztanleriako miope-kopurua gero eta handiagoa baita. Itxura denez, gaueko argiteriaren erruz izan ere.

7kn argitaratua

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia