}

Abiadura supertsonikorako material berriak

1992/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

NASAk abioi supertsonikoen abiadura eta erregai-kontsumoa hobetu asmoz, gerra-abioi baten zulo txikiz jositako titaniozko geruza ipini du (argazkian, gainazal zuriaren gainean belztutato zatian zulo txikien zonaldea adierazten da).

Abioi batean dagoen aire-fluxua, normalean turbulentua izaten da, baina titaniozko gainazalean kokatutako zurgapen-ponpa batek fluxu turbulentua laminar bihurtzen du. Fluxu laminarra izateak airearekiko erresistentzia txikiagotzea dakar. NASAren froga-abioi honen abiadura 1.900 km ordukoa (1,8 Match-ekoa) da.

Emaitza onak espero ditugu dio Marta Bohn-Meyer andereak, proiektu honen arduradunak. Eta honela segitzen du: Saiakuntza hau ez da inoiz ere abiadura supertsonikoetan egin. Orain datu-base bat osatzen ari gara eta hemendik ateratako ondorioak abiadura handiko garraio zibilean aplikatzea espero dugu.

Saiakuntzetan titaniozko geruzak F-16 XL abioiaren ezker hegalaren % 40 hartzen du. Geruza honen ondoan sentsoreak ipini dira, eta sentsore hauen bidez, hegalean dagoen aire-fluxua turbulentua ez dela ikusterik izan da.

Ideia hau, hots, fluxu laminarra lortzea, ez da berria. Aspaldidanik saiatu izan dira ikerlariak arlo honetan eta baita arrakastak lortu ere, baina beti ere abiadura azpisonikoaren alorrean.

F-16 XL abioia F-16 hegazkinaren saiakuntz bertsio bat besterik ez da. Delta itxurako hegala du eta buztana horizontala da. Saiakuntza hauetarako abioi-mota hauaukeratzearen arrazoia, etorkizuneko bidaiari-abioi supertsonikoak antzeko itxura izatea da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia