Txikia ikusgarri

2013/01/01 Elhuyar

Biziaren edertasuna eta konplexutasuna mikroskopioaren laguntzarekin bilatzen duten argazkiek parte hartzen dute Nikon Small World lehiaketan. Artearen eta zientziaren artean dauden irudiak dira.

Hain zuzen ere zientziatik asko du aurtengo irabazleak. Zebra-arrain bizi baten muga hematoentzefalikoaren erakusten du. Gakoa da muga hori funtzio neurologiko eta gaixotasun askoren kasuan. St. Jude Children's Research Hospital-eko Jennifer Peters-ek eta Michael Taylor-ek zebra-arrain transgeniko bat garatu dute egitura horren garapena behatu eta ikertu ahal izateko. Hiru dimentsiotan argazkiak atera dizkiote, eta argazki bakarrean elkartu, sakoneraren arabera kolore desberdinak emanez.

Irabazleaz gain, lehiaketan parte hartu duten beste argazki batzuk dituzue galeria honetan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia