Elhuyar zientziaren komunikazioa

Plitvice, aintziren parkea

2012/01/01 Iturria: Elhuyar aldizkaria

Argazki guztiak ikusi

Urak beste inon ez bezalako esmeralda-kolorea hartzen du Plitviceko Parke Nazionalean, Kroaziako Lika eskualdean. Aintzirak, ur-jauziak eta iturburuak tartekatzen dira, ikuskizun ezin ederragoa eskaintzeko.

Parkeak 30.000 hektareako azalera du; haietatik 22.000 basoa dira, eta gainerako 8.000 hektareak ura. Altuera desberdinetan dauden 16 aintzira, ur-jauzien bidez lotuta. Guztira, 92 ur-jauzi.

Urak trabertinoan zulatutako presa naturalak dira aintzirak. Trabertinoa kareharri-mota berezi bat da, leun-leuna. Kareharri-mota hori ur karstikoetan sortzen da, mikroorganismoen, algen eta goroldioaren eraginez urak disolbatuta duen karea pilatzen denean.

Zurezko bidezidorrei esker, bisitariek ur-jauzietara hurbiltzeko aukera dute. Bide horiek, gainera, aintziren lehengaia babesteko balio dute, trabertinoa erraz hondatzen baita zapalduz gero.

Jende gehiena udan joaten da Plitvicera, urtarorik lehorrenean. Hala ere, beti aurkitzen dute ura, aintzirak inguratzen dituzten mendietan urtze-aldia motela baina etenik gabekoa delako. Baina toki hau ikusgarria da neguan ere. Gehienetan, elurrak inguru osoa estaltzen du, eta ur-jauzi txikienak izoztu egiten dira.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia