Marteko zuhaitzak

2013/03/01 Elhuyar

Marteko ipar-poloan dauden zuhaitz hauek ez dute itzalik. Izan ere, hondarrezkoak dira, eta, lehen begiradan dirudienaren kontrara, ez dira gorantz hazten, dunetan behera baizik. Ez dira zuhaitzak, hondar-jausiak baizik. Udaberriko eguzkiak karbono dioxidozko izotza urtzean, azpiko hondar beltza dunetan behera erortzen da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia