Lokatzezko sumendiak

2015/02/01 Elhuyar

Errumaniaren hego-ekialdeko Buzau mendietan, Berca herrixkatik gertu, daude sumendi bitxi hauek; sumendi dei badakieke. Izan ere, surik ez, lokatza isurtzen dute metro gutxi batzuk garai diren egitura hauek.

Lokatza eta gasa. Hain zuzen ere, 3.000 metroko sakoneran dagoen gas-erreserba baten eraginez sortu dira lokatzezko sumendi hauek. Gasa azaleratzean lurpeko buztin eta urak bultzatzen ditu, eta lokatz moduan ateratzen dira sumendiaren ahotik. Lurpetik atera den lokatza lehortuz eta solidotuz doan heinean sortzen da sumendi-itxurako egitura konikoa.

Gasak lokatzean sortzen dituen burbuilengatik irakiten dagoela irudi dezakeen arren, lokatza hotza da. Eta sumendien ingurua mortua. Ia ez da landarerik hazten, lurpetik ateratzen den ura gazia baita, eta ondorioz inguruko lurrak ere bai; eta oso landare gutxi dira gai lur gazi horietan hazteko.