}

Kornati artxipelagoa

2011/04/01 Elhuyar

© iStockphoto.com/SVC

Egilea: © iStockphoto.com/SVC.

© iStockphoto.com/SVC

Egilea: © iStockphoto.com/SVC.

© iStockphoto.com/ejla

Egilea: © iStockphoto.com/ejla.

© iStockphoto.com/SVC

Egilea: © iStockphoto.com/SVC.

© iStockphoto.com/Technoir

Egilea: © iStockphoto.com/Technoir.

Damir Fabijanic/Croatian National Tourist Bord

Egilea: Damir Fabijanic/Croatian National Tourist Bord.

Inon uharteak bata bestearen ondoan pilatuta badaude, Kornati artxipelagoan daude, Kroaziako kostaldean. 150 uharte inguru daude, 320 kilometro koadroan. Itsaso Adriatikoan uharte gehien eta dentsitate handienean dituen uhartedia da. Dena den, inguruko biztanleen kondairen arabera, uharteak 150 baino askoz gehiago dira; hain justu, urteko egunak adina.

Uharte txikienak 4 metro karratu inguru ditu. Handienak, Kornat izenekoak, berriz, 32,5 kilometro karratu ditu; berak eman dio izena artxipelagoari.

Toki lehorra da Kornati, klimatologiak bai, baina, batez ere, uhartediaren geologiak eraginda. Kretazeoan sortutako kareharria da nagusi, karst izugarria osatu duena; eta, ondorioz, prezipitazio guztia lurpera iragazten da. Ez dago iturri, erreka edo aintzirarik. Hala ere, Kornatin 700-800 landare-espezie daudela jotzen da.

Zenbait uhartetan dauden itsas labar ikusgarriak Afrikako plaka tektonikoak Europakoaren aurka talka egin izanaren ondorio dira.

XX. mendearen hasieran, artzaintzak eta nekazaritzak nahikoa indar izan zuten. Gaur egun, ordea, uharte gehienetan ez da inor bizi, eta uhartediaren hiru laurdenak inguru babestuta daude, Kornati Parke Nazionalaren barruan.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia