Khiluk, laku pintoa

2011/12/01 Elhuyar

Kanadan, British Columbian, Osoyoos hiritik gertu dago laku berezi hau. Indigenek Khiluk izenez ezagutzen dute, eta leku sakratua da haientzat. Mineral ugari ditu, oso kontzentrazio handian; eta udan ia erabat lurruntzen da lakuko ura. Ura lurrundu ahala, putzuak sortzen dira, eta prezipitatutako mineral zuriz inguratuta geratzen dira; horrela hartzen du itxura pintoa. Gainera, putzuetako mineralen kontzentrazioak aldatu ahala, aldatuz doa haien kolorea ere: hori, berde, urdin...