Errotiferoa eta haren etxea

2012/01/01 Elhuyar

Batzuek sagu baten karikatura ikusi duten arren, errotifero bat da hau, ornogabe mikroskopiko urtar bat. Belarrien inguruan dituen zilioak (iletxo moduko egiturak) abiadura bizian mugituz, ahora bideratzen ditu inguruko elikagaiak. Eta adreilu esferikoz egindako hodi batean bizi da. Errotiferoaren gorputz gardenaren barruan adreilu horietako bat nola sortzen ari den ikusten da.

Charles Krebs estatubatuarrak "The 'mouse' roars" (saguaren orroa) izeneko argazki honekin irabazi du 2011ko Olympus Bioscapes Digital Imagin Competition lehiaketa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia