Elhuyar zientziaren komunikazioa

Dallol sumendia, koloreen oasia

2011/02/01 Iturria: Elhuyar aldizkaria

Argazki guztiak ikusi

Etiopiaren ipar-ekialdean, Afar triangeluan, Danakil desertuaren erdian, koloreen oasi hau dago: Dallol sumendia.

Munduan altitude txikiena duen sumendia da, itsaspekoak alde batera utzita. Inguruko gatz-lautadetatik 60 bat metro altxatzen da, baina itsas maila baino 45 m beherago dago. Eta munduko lekurik beroenetako bat ere bada, urteko batezbestekoa 35 ºC da, eta ohikoak dira 45 ºC-tik gorako tenperaturak.

1.000 m-ko lodierako gatz-metaketa baten gainean dago sumendia. 1926an izan zen azken erupzioa, eta 30 bat metroko diametroa duen kraterra sortu zen. Gaur egun, sumendiaren jarduera hainbat iturburu termaletan gauzatzen da. Iturburu horietatik lurpeko urak ateratzen dira, gatzez beterik, eta ura lurrundutakoan kristalizatu egiten dira gatz horiek, eta kolorez beteriko paisaia osatzen dute: berdea, horia, zuria, gorria.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia