}

Begirada berri bat M51 ezagunari

2012/11/01 Elhuyar

© Martin Pugh

Egilea: © Martin Pugh.

M51 klasiko bat da astronomian, galaxia espiralen eredu eta hamaika argazkiren protagonista. Baina hau "astronomo amateur batek M51ri inoiz ateratako argazkirik ederrenetako bat da", Astronomy Photographer of the Year 2012ko epaileen esanean. Hain zuzen ere, Martin Pugh argazkilari australiarra lehiaketa horren irabazlea izan da argazki honekin. Ohiz kanpoko kondizio atmosferiko egonkorrak baliatu zituen Pughek argazki eder hau ateratzeko. Argitasun handiz ikusten dira M51 galaxiaren xehetasun guztiak, eta, ongi begiratuz gero, baita urruneko beste hainbat galaxia ere hondoan.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia