}

Agenda

Itziar Garate López astrofisikaria, "Emakume zientzialarien argitan" zikloan

Data: 2022/02/17
Ordua: 19:00
Herria: Donostia
Lekua: Ernst Lluch Kultur Etxea

Itziar Gárate Lópezek bere ibilbide zientifikoa, ametsak eta liburu maiteenak ezagutzeko aukera eskainiko du, elkarrizketa bidez, Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestaranen galderei erantzunez.

Itziar Garate López (Zarautz, 1986) astrofisikaria da. La Lagunako Unibertsitatean litzentzaitu zen Fisikan, zehazki, Astrofisikako espezialitatean. Ondoren, UPV/EHU-ko Zientzia eta Teknologia Espaziala Masterra egin zuen, Zientzia Planetarioen Taldeko kide gisa doktorego ikasketak hasten zituen bitartean. Doktoratu ondoren, bi urtez aritu zen lanean Parisen, Frantziako Ikerketa Espazialeko Nazio-zentroko doktorego-ondoko ikertzaile moduan Pierre eta Marie Curie Unibertsitatean.

Gaur egun, UPV/EHUko Zientzia Planetarioen Taldeko kidea da. Talde horretan, eguzki-sistemako planeten atmosferak ikertzen dituzte: nola sortzen diren ekaitzak Jupiter eta Saturnon, zergatik duen Artizarraren atmosferak abiadura ikaragarri handia... Eta, jakina, Martera begira ere badaude, orain hainbat nazioarteko proiektu baitaude martxan planeta gorrian bertan.

"Emakume zientzialarien argitan" zikloaren barruan.

2024 - Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30