Zientzia.net, zientzia eta teknologiaren bilgunea, berritu egin dute.
EGOITZ ETXEBESTE; Elhuyar Fundazioa: Atal berriak sortu ditugu, hala nola Zientzia Telebista eta Zientzia Irratia. Hor agertuko dira, adibidez, programa hau bera eta Norteko Ferrokarrilla irratsaioa. Argazki-galeriak ere gehitu ditugu. Azken finean, multimediako edukiei garrantzia eman diegu.
15.000 eduki biltzen ditu zientzia.net-ek. Hilero 30.000 bisita jasotzen ditu. 600 erabiltzaile ditu erregistratuta.
EGOITZ ETXEBESTE; Elhuyar Fundazioa: Interakzioa faltan botatzen genuen. Beste berrikuntzetako bat da erabiltzaileek aukera izango dutela edukiak baloratzeko eta iritzia emateko.
Duela 10 urte sortu zen zientzia.net. 2004z geroztik itxura aldatu gabe zegoen.