Unibertsitatetik zirkuitura

2010/10/10 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Motostudent da lehiaketaren izena, eta aurtengoa da egiten den lehen aldia. Ingeniaritza-ikasleak dira parte-hartzaileak, eta helburua moto berritzaile bat diseinatu eta eraikitzea da. Estatuko 24 unibertsitatetako ikasleek, eta Italiako eskola batekoek, hartu dute parte lehiaketan. Tartean, Euskal Herriko hiru talde izan dira. Guk, EHUko Donostiako Eskola Politeknikoko ikasleekin egin dugu haien motoaren jarraipena. Urte eta erdiz motoa egiten jardun ondoren, zirkuituan lehiatu dira. Eta lehiaketa horixe da aurreko igandean, urriaren 3an, Alcañizeko zirkuituan egin zutena.

Transkripzioa ikusi

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia