Teknologiekin mugak gaindituz

2018/12/15 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Nonbaitera iristeko, ekintza bat burutzeko edota helburu bat lortzeko ez dugu denok ahalegin bera egin behar. GUREAKeko langileek aniztasun funtzionala dute eta horren araberako lanpostuetan jarduten dute. Teknologia aurrerapenei esker, ordea, aukera horiek handitu zaizkie. GUREAKek Gipuzkoan dituen egoitzetatik igaro gara erabiltzen dituzten punta puntako gailuak ezagutzeko. Besteak beste, mugikorretarako aplikazioak, ikusmen artifizialeko zinta, mahai digitala eta exoeskeletoak ikusi ditugu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia