Taupada birtualak

2010/12/12 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Bihotzeko gaixotasunek haur nahiz helduei eragiten diete. Eta herrialde garatuetan hilkortasun-arrazoi nagusia dira. Hala ere, egungo teknologiek aurrerapen handiak egin dituzte bihotzaren ezagutzan, eta bihotzaren azken txokoraino iristeko aukera ere ematen dute ia. Baina mediku eta ikertzaileek haratago joan nahi dute. Eskanerrek ematen ez dituzten datuak eskuratu, eta egoera ezberdinen aurrean bihotzak duen portaera aurreikusi nahi dute. Europako Batasuneko "Futuris" zientzia-webgunean argitaratuduten erreportaje batean, Europa-mailan garatzen ari diren ikerketa bat jaso dute. Hainbat zientzialari lanean ari dira gaixo bakoitzari egokitzen zaion hiru dimentsioko bihotz-eredu bat egiteko. Erreportaje hori ikusiko dugu jarraian

Transkripzioa ikusi

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia