Prioiak: proteina patogenoak

2012/03/19 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Behi-zoroen gaitza, ardien ikara edo Scrapia. Gaitz horiek ezagutu genituenetik hamarkada bat igaro da dagoeneko, baina oraindik ez daukate sendabiderik.

Entzefalopatia espongiforme izeneko gaixotasunak dira, burmuina kaltetzen dute, eta gaitz horien sorburua proteina kaltetuetan dago, prioietan. Animaliek ez ezik, gizakiek ere garatu ditzakete.

Orain arte uste zenaren arabera, ugaztun guztien artean, untxiak ziren prioiek eragindako gaixotasunekiko erresistenteak ziren bakarrenetakoak. Baina azken berriek kontrakoa diote. CICbioGUNE ikerketa- zentroan egin dituzten aurkikuntzen arabera, untxiak ere ez daude gaixotasun horietatik salbu. Horiek dira prioien azterketaren inguruan egiten ari diren urratsak.


Transkripzioa ikusi

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia