Gurpil gainean eta abiadura handian ibiltzen da ondorengo minutuetan aurkeztuko dizuegun kirolaria. Kepa Caballero patinatzailea da, eta talde-lasterketetan parte hartzen du.
Donostiako Sagues auzoan elkartu da Nagore Rementeria lankidearekin, kirolariak entrenatzen duen pistan.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Kaixo, Kepa!KEPA CABALLERO; patinatzailea: Kaixo, arratsalde on!
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Profesionalik badago patinatze-kontu hauetan?
KEPA CABALLERO; patinatzailea: Badaude: Hegoamerikan eta Amerikan bizi den jendea, hemen, Europa mailan, Italian, Frantzian, eta batik bat peto-peto dabiltzanak, Holandarrak, gero neguan aukera daukatelako izotzean egiteko.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Iritsi zinen honetatik bizitzera?
KEPA CABALLERO; patinatzailea: Ez, ez nintzen ailegatu honetatik bizitzera.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Hemen entrenatzen zara?
KEPA CABALLERO; patinatzailea: Bai, hau da nire lekua normalean, ez badu euririk egiten. Ikusten duzue, aparteko bistak ditut eta, egia esan, luxu bat da hemen entrenatzea.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Joango gara pistara?
KEPA CABALLERO; patinatzailea: Goazen!
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Frenatzeko ere teknika behar da, ezta?
KEPA CABALLERO; patinatzailea: Bai, ikusten duzun bezala ez dugu frenorik gure helburua abiadura da, eta frenatzea ikasi beharreko teknika bat ere bada.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Eta zailena teknikoki?
KEPA CABALLERO; patinatzailea: Gure kirolean zailena beti kurba da. Bilatzen da gorputzaren inklinazio handia, momentu horretan gurutzatu egiten dira oinak, oso azkar egin behar da, abiadura handian... Eta abiadura handiagoa lortzen da teknika ona baduzu.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Eta ze abiadura hartzen dira halako probetan?
KEPA CABALLERO; patinatzailea: Normalean 40 kilometro orduko bataz beste; hortik gora askotan ibiltzen gara. Atake batean 58 kilometro orduko jartzen gara. Sprinter batek zirkuitu on batean 60 kilometro orduko hartzen ditu, eta pasatu. Pentsa, abiadura horretan erorketa bat izanez gero... Gainera taldean goaz, kontaktu handia dago...
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Elkar jotzen duzue, taldean zoaztenean?
KEPA CABALLERO; patinatzailea: Ukitu, bultza, heldu... Hor daude arbitroak mugak jartzeko.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Orain, patinen erakusketa historiko bat daukagu hemen.
KEPA CABALLERO; patinatzailea: Gutxi gorabehera, bai.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Argi dago zaharrenak hauek direna: gu halakoekin ibiltzen ginen txikitan.
KEPA CABALLERO; patinatzailea: Bai, ni hauekin hasi nintzen lehiatzen. Eta asko aldatu dira. Egia esan, ni hauekin hasi nintzen, baina nahiko txarra nintzen patin hauekin.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Oso teknika desberdina da?
KEPA CABALLERO; patinatzailea: Garrantzi handia zeukan teknikak patin honekin. Eta beste honekin baita ere garrantzia dauka baina indarra duen bat aurrean ibili daiteke. Gogoratzen dudala, 1993an korritu nuen azkeneko lasterketa patin hauekin, eta 1994an bete betean hauekin, lineakoekin.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Salto handia izan zen?
KEPA CABALLERO; patinatzailea: Salto handiena hori izan zen. Askoz abiadura handiagoan ibiltzen ginen. Hasieran, hemen ikusten den bezala, bost errobera genituen, errobera txikiak; eta pixkanaka erroberak handitzen joan ziren.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Oraingo zureak oso handiak dira!
KEPA CABALLERO; patinatzailea: Elitean erabiltzen direnak dira. 80 milimetroko erroberekin hasi ginen, eta orain 110ean gabiltza. Aldea handia da: askoz abiadura handiagoa, errekorrak hobetuz...
Hau neurrira eginiko bota bat da. Oinaren molde bat ateratzen dizute eskaiolarekin, eta, gero, karbono zuntzez egiten dute. Oso gogorra eta arina da. Eta honek punttu bat gehiago ematen dizu elitean zaudenean: erreaktiboagoa da, duen gogortasunagatik.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Oinak sufrituko du hemen barruan?
KEPA CABALLERO; patinatzailea: Izugarri! Askatasun handia duzu orkatiletan, baina kontrolatu beharra dago. Orduan, ordu asko sartu behar dira. Oinak ohitu egin behar du benetan estua delako. Zauriak egiten dira...
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Eskerrik asko Kepa hau guztia erakusteagatik.
KEPA CABALLERO; patinatzailea: Zuei!