NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Kaixo, Egoitz! Zer moduz, ondo?EGOITZ ELORZ; pilotua: Kaixo, Nagore! Ondo, bai.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Zu pilotua zara, baina ez edonolako pilotua; izan ere, zuk jendea igotzen duzu, baina lur hartzen duzunean bidaiariak falta dira.
EGOITZ ELORZ; pilotua: Bai, hori da gure lana. Hara gora igo, eta salto egiten dute, gustora.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Paraxutean.
EGOITZ ELORZ; pilotua: Paraxutean, noski. Bere erorketa askea gozatzeko. Gero, bakarrik jaisten naiz, ahalik eta azkarren, beste batzuk hartzeko.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Normalean profesionalak izaten dira salto egiten dutenak ala edonolako jendeak egiten du salto?
EGOITZ ELORZ; pilotua: Bai, etortzen dira bezeroak gozamen bila bakarrik, tandemean salto egitera. Ikasleak daude baita ere; eta progresio osoa profesionaleraino. Batzuentzat bere hobbya da eta beste batzuk profesional egiten dira.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Hemen, Empuriabravan jende askok egiten du salto. Eramaten duzue kontua zenbat jendek egiten duen salto edo zenbat salto egiten diren?
EGOITZ ELORZ; pilotua: Bai, bai, bai. Ehun mila salto baino gehiago egin behar ditugu negozioak aurrera egiteko.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Hori asko da, ezta?
EGOITZ ELORZ; pilotua: Bai, nahikotxo. Europan gehiena. Gure konpetentziak 50.000 ditu.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Zuek bikoitza.
EGOITZ ELORZ; pilotua: Hori da, eta horretara heldu behar dugu.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Pentsatzen dut horrek esan nahi duela oso kondizio egokiak daudela paraxutean salto egiteko.
EGOITZ ELORZ; pilotua: Bai, guk uste dugu hemen, Ampurdan, mikroklima bat dagoela. Batzuetan Girona hirian kristorena botatzen ari da, ekaitza, eta hemen salto egiten ari gara.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Erakutsiko didazu nola prestatzen zareten salto egiteko?
EGOITZ ELORZ; pilotua: Noski.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Hauek dira orain salto egin berri duten instruktoreak, ezta? Orain zer egiten dute paraxutarekin?
EGOITZ ELORZ; pilotua: Ahalik eta ondoen lurrean jarri, tirak zuzenduta, ez tolestuta, ez korapilatuta. Eta, orduan, hasten dira plegatzen: haizea kentzen eta izara honi, canopy esaten zaiona, haizea kenduz.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Pentsatzen dut une garrantzitsua izango dela hau. Ondo tolestu beharko da gero ez katigatzeko.
EGOITZ ELORZ; pilotua: Segurtasuna izateko, noski, gauzak ongi egin behar dituzte. Hau une kritiko bat da, baina esan behar da nahiko mekanikoa dela. Hau da, hemen jendeak azkar lan egiten du. Eta jakinda beste bat dagoena, larrialdietarako beste paraxut bat dagoena...
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Orduan badago bigarren bat, larrialdietarako paraxut bat.
EGOITZ ELORZ; pilotua: Bai, presioa kalkulatzen du eta altuera limite batean ireki egiten da. Zuk konortea galdu baduzu, larrialdietarako sistema automatiko hori aktibatzen da eta zabaltzen da paraxuta.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Orduan, esan daiteke segurua dela paraxutismoa?
EGOITZ ELORZ; pilotua: Bai, bai, nik esan behar dut segurua dela. Arriskua dakarrena norberaren kontzientzia eta kontrola da: konfiantza hartzen duzunean zer gertatzen da? Bada, lur hartzerakoan hau egin nahi dut, eta txarto ateratzen da.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Paraxutak behintzat beti funtzionatzen du.
EGOITZ ELORZ; pilotua: Eta honek ez badu funtzionatzen, bigarrenak, larrialdikoak, bai. Pertsona kualifikatu batek tolesten du horretarako.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Uste dut konbentzitu nauzula. Uste dut salto egingo dudala.
EGOITZ ELORZ; pilotua: Hala espero dut.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Orain, hegazkina hartzen dugunean, ze alturara igoko gara?
EGOITZ ELORZ; pilotua: Igoko gara lau mila metrora. Badagoz beste modalitate batzuk altura handiagoa eskatzen dutenak, oxigenoarekin, eta beste batzuk baxuagoa, lurreratze muturreko hauek egiteko.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Profesionalentzat hori, ezta? Eta, salto egindakoan, paraxuta normalean ze alturara irekitzen da?
EGOITZ ELORZ; pilotua: Zure kasuan mila metrora irekiko duzu: lau mila metrotik mila metrora erorketa askea, gero, paraxuta ireki eta bi minutu hegaz kristoren ikuspegiarekin.
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Eskerrik asko!