Otsoen arrastoan

2010/10/03 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Otsoari buruz asko hitz egin da azken urteetan. Euskal Herriko lurretan egiten dituen sartu-irtenak areagotu egin dira, eta baita etxaldeetako aziendei egindako erasoen salaketak ere. Baina otsoek basa-harrapakinak dituzte gogokoen, haien elikadurari buruz egindako ikerketak agerian utzi duenez. Genetikoki identifikatutako otso-gorotzen azterketak agerian utzi du animalia honek gustukoen orkatzak dituela. 2003 eta 2004 urteetan Araban hartutako laginak erabili ziren ikerketa egiteko eta emaitzak aurten eman dira ezagutzera.

Transkripzioa ikusi

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia