Metabolomika botika berriak garatzeko

2012/03/25 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Ustekabeko albo-ondorioak agertzea merkatutik botikak kentzeko arrazoia izan ohi da. Ezustean suertatutako albo-ondorioak oso larriak izan daitezke batzuetan, kaltetuaren heriotza eragiterainokoak. Gibelak kalteak jasatea da izan daitekeen albo-ondorio larrienetako bat, eta botikak merkatutik kentzeko arrazoi nagusia da.

Botikek sortutako gibeleko kaltea modu eraginkor eta azkarrean hautemateko metodo berria garatu du CIC bioGUNE ikerketa-zentroak, eta botika berrien garapen-prozesuan erabili ahal izango dute botikagintza-enpresek.


Transkripzioa ikusi

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia