}

Lurpeko uren atzetik

2020/10/01 Elhuyar

20 minutuko dokumental txiki honen bidez, lurpeko uren ibilbidearen eta jardueraren ikuspegi orokorra eskaintzen dute Ilunpe-ART elkarteko kideek. Dibulgazio-helburu argi batekin, dokumentalak sistema karstiko baten eraketa eta funtzionamendua azaltzen du, eta urak mota horretako sistemetan dituen funtzioak erakusten ditu: hala nola arrokaren disoluzioa eta horren ondoriozko barrunbeen sortzea, eta egitura mineral desberdinen eratzea, hau da, espeleotemak.

Transkripzioa ikusi

eu es fr en ca gl