Laborategia txip batean

2012/06/10 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Mikrotxip edo mikrogailuak guztiontzat aski ezagunak dira. Tamaina ñimiñoko gailu horiek teknologia bat edo beste izan dezakete barneratuta, eta, gaur egun, sektore gehienetan erabiltzen dira. CICMikroGUNE ikerketa-zentroan aplikazio anitzetarako mikrogailuak ikertu eta garatzen dituzte, eta, besteak beste, etorkizuneko kontzeptuak diruditenak gerturatu dizkigute.

Hainbat gaixotasunen diagnosia egin ditzaketen gailuak ari dira ikertzen. Lab on a chip dute izena, eta, gaixotasunak ez ezik, uraren kalitatea edo elikagaien egoera ere azter dezakete. Azkar eta modu errazean lor daiteke emaitza, eta gailu horiek, kasu gehienetan, erabilera bakarrekoak lirateke.


Transkripzioa ikusi

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia