Gaur, lagun hauen etxera etorri naiz bideojokoekin jolastera, baina gutako inork ez du aginterik erabiliko. Kinect-ekin jolastuko dugu, kontsola zure gorputzarekin kontrolatzea ahalbidetzen duen lehen sistemarekin.
Sentsorez betetako barra bat da, eta XBox 360 kontsolari konektatzen zaio. Pantailaren gainean edo azpian kokatu behar duzu, eta jolasteko leku zabal bat utzi. Zure presentzia detekta dezan, eskuarekin agurtu baino ez duzu egin behar.
Kamera arruntaz eta mikrofonoaz gainera, baditu kamera termiko bat, gorputzaren forma eta mugimenduei antzemateko, eta izpi infragorrien igorgailu bat, distantziak neurtzeko eta ni gelaren barruan kokatzeko. Informazio horrekin guztiarekin, sistemak 48 puntuko eskema digital bat sortzen du, eta nire mugimenduak jokoan barneratu ditzake.
Joan den azaroaz geroztik dago salgai, eta 150 € balio ditu, joko batekin. Kirola egiteko, animalia birtualak zaintzeko edo lasterketetako autoak gidatzeko jokoak aurki ditzakegu, baita dantza egitekoak ere. Oraingoz, joko sinple samarrak dira, baina dagoeneko irudikatu dezakegu nolakoak izango diren etorkizuneko bideojokoak.