ANDER ELOSEGI: Hasieran egurrezkoak ziren , eta, gero, egurretik pasatu ziren beira-zuntzera, eta azken urte hauetan erabiltzen den materiala da karbonoa, eta honekin lortzen da piraguak izatea askoz ere arinagoak eta, batez ere, gogorrak.
EDORTA ANTA: Arraunean goaz hiru aldetatik lotuta; eta indar gehiena eta bakarra besoekin egiten dugu.
MIKEL AGOTE: Egiten duguna da: poliesterra eta zuntzarekin inguratzen dugu ohola, eta horrek ematen dio indarra ohola ez puskatzeko.
MIKEL ODRIOZOLA: Bonbona honekin nitrogenoa makinan sartzen da eta dagoen oxigeno hori kentzen dio. Altueran dagoen oxigeno jaitsiera hori makinak egiten du nitrogenoaren bitartez.
JON IRIBERRI: Makina honen gainean jarrita ikusten da era estatiko batean zelan izaten den oinen portaera eta oinen posizioa plataformaren gainean. Hurrengo pausua izango litzateke makina honetan bertan baina analisi dinamiko bat.
KEPA CABALLERO: Hau neurrira eginiko bota bat da. Oinaren molde bat ateratzen dizute eskaiolarekin, eta, gero, karbono zuntzez egiten dute. Oso gogorra eta arina da. Eta honek punttu bat gehiago ematen dizu elitean zaudenean: erreaktiboagoa da, duen gogortasunagatik.
JON AREITIO: Orain material berriak sartzen hasi dira. Adibidez manilarra karbonozkoa da, bereizgailuak ere karbonozkoak ditu... bizikletaren zatirik handiena aluminioa da.
ANDER VILARIÑO: Enbragea bakarrik zapaltzen dugu ateratzeko. Gero, gidatzean, tresna hau erabiltzen dugu: lehenengo martxa atzerantz, eta igotzeko atzera, eta jaisteko aurrera.
ALBERTO IÑURRATEGI: Hau power strerch-a da, hau bigarren kapa bezala erabiltzen den erropa egiteko materiala da. Azken urtetako aurrerapenik interesgarrienetakoa izan da material hau. Oso goxoa da, beroa, arina eta mendirako nahiz kalerako oso prenda erabilgarria izaten da hau.
IÑAKI PERURENA: Harriaren egiturak eta teknikak lotura dute. Esate baterako, harriaren esku-zuloak harriaren behealdean badituzu, makurtu behar zara eta harriaren pisua eta gorputzaren pisua, biak, ekarri behar dituzu. Esku-zuloak erdialdera eramaten badituzu, gorputza atzerago dago. Begira hemen nola ulertzen den hori: esku-zuloak erdialdean dira, ez dira behean; orduan, gorputzaren pisu hori atzerago dagoenez, hemen belaunen gainean harria kokatzen duzu eta gorputzaren pisuak berak kontrapisu bezala egiten du.
EGOITZ ELORZ: Presioa kalkulatzen du, eta mugako altuera batean ireki egiten da. Zuk konortea galdu baduzu, larrialdietarako sistema automatiko hori aktibatzen da, eta zabaldu egiten da paraxuta.