}

Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko mahaingurua

2023/11/11 Elhuyar

2022-2023 ikasturtean, lanketa bat egin du Elhuyarrek jasangarritasuna eta klima-larrialdiaren inguruan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntzarekin. Horren emaitza da “Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko” liburuxka. Bertan, jasangarritasuna ikasgelan lantzeko zenbait gako eta proiektu aurkezten dira. Azaroaren 3an, honen berri eman zuten “Jasangarritasunerako ikerketak, gazteak inspiratzeko” mahainguruan.