2003ko hegazti-gripearen eta egungo txerri-gripearen artean hobeto kokatzeko bideoa.
Aurrera jarraitu baino lehen, Miren, bideotxo bat ikusiko dugu. Bideo horrek 2003ko hegazti-gripearen eta egungo txerri-gripearen artean hobeto kokatzen lagunduko digu.
2003an, gripearen birusaren aldaera beri bat agertu zen Asiako hego-ekialdeko hegazti-haztegietan. H5N1 birusak hegaztien birikak likidoz bete eta hil egiten zituen. Hurrengo bi urteetan, birusa 50 aldiz transmititu zen hegaztietatik gizakira, eta pertsona horietako 30 hil egin ziren. Ordutik hona, hegaztien gripearen ondorioz 275 pertsona hil direla dio Munduko Osasun Erakundeak.
Zientzialariak eta mundu guztiko osasun-agintariak erne jarri ziren balizko pandemia-arriskuaren aurrean. Baina birusak, zabaldu eta populazioaren zati handi batera iritsi ahal izateko, pertsonatik pertsonara transmititzea lortu behar zuen, eta, horretarako, mutazio bat jasan behar zuen. Azkenean, ez zen horrelakorik gertatu.
Joan den astearen amaieran, Mexikon kokatutako txerrien gripearen agerraldi batez ohartarazi zuen Munduko Osasun Erakundeak. Haren atzean, aurrekoaren antzeko izena duen birus bat dago: H1N1. Hain hedapen azkarra izateak pentsarazten du kasu honetan gizakien artean ari dela transmititzen, baina oraindik ez dakigu gaixoen kopuru zehatza, ezta birusa nola hartu duten ere.