Gidatutako kirurgia

2012/01/07 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Errepideetan nora joan jakiteko erabiltzen den GPSaren antzera, medikuntzan ere badira ebakuntzak egiteko nabigazio-sistemak. Kirurgia nabigatua deritzo teknologia hori erabiliz ebakuntza egiteko moduari, eta gailu horrek kirurgialariaren pauso eta mugimendu guztiak gidatzen ditu.

Datozen minutuetan ebakuntza-gelara sartuko gara. Traumatologia-ebakuntza batean izango gara, kirurgia nabigatuak nola funtzionatzen duen ikusteko. Aldakako protesi bat ipiniko dute teknologia horren laguntzaz. Nolanahi ere, ohartarazpen bat egin nahi dizuegu, ikusiko dituzuen irudietako batzuk gordinak baitira.


Transkripzioa ikusi

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia