- SOS deiak, egunon.
Telefono dei bat, besterik ez da behar larrialdi-zerbitzuak mugiarazteko, larrialdi-katea abian jartzeko. Sorospen zerbitzuak, ordea, ez dira telefonoaz baliatuko haien artean komunikatzeko. Irrati-transmisoreak dira larrialdi zerbitzuen komunikaziorako tresna. Arrazoia sinplea da: akatsik gabeko komunikazioak behar dituzte. Ezin dira telefono eztalduraren menpe egon.
FIDEL LIBERAL; upv/ehu: Pentsatzen dut mundu guztiak ikusiko zuela walki-talkie bat; udaltzain, suhiltzaile eta abarrek erabiltzen dituztenetakoa. Mota honetako teknologien ezaugarriak dira seguruak eta sendoak izatea.
NAIARA GOIA; Itelazpi: Inzidente edo zerbait gertatzen denean martxan egon behar duten sistemak dira; baita ere, erabilgarritasun edo disponibilidade handia. Kobertura handia izan behar dute, inoiz ez dakizulako non gertatu behar den zerbait.
Aparailu gogorrak, sendoak erabiltzen dira larrialdi-komunikazioetan; gailu horien arteko komunikazioa ia edozein lekutatik modu seguruan emango da. Horiexek dira emergentzia-komunikazioen bereizgarri eta Tetra izeneko sareek bermatzen dituzte ezaugarriok. Edonola ere, larrialdi zerbitzu guztiek ez dute sare bera erabiltzen, ezta ere irrati-transmisore berdinak. Horren ondorioz, larrialdi zerbitzuek ez dute elkarren artean hitz egiterik.
Geryon ikerketa-egitasmoaren helburua da larrialdi-komunikazioak hobetzea. Euskal Herriko Unibertsitateak koordinatzen du eta zazpi ikerketa-talderen parte hartzea du. Itelazpi eta Grupo CYS euskal enpresak ere ikerketa-partzuergoko kide dira.
NAIARA GOIA; Itelazpi: Geryon proiektua Europako Batasunak finantzatzen duen ikerketa eta garapenerako proiektu bat da eta helburu bikoitza du: alde batetik larrialdietako zerbitzuen arteko komunikazioak hobetzea eta, bestalde, larrialdietako zerbitzu tradizionalak egungo banda zabaleko zerbitzu aberatsagoekin osatzea.
FIDEL LIBERAL; UPV/EHU: Duela gutxi jakin genuen mendian galdutako mendizaleek, larrialdi zerbitzura deitu eta aplikazio komertzia baten aukerak erabiliz, hau da, whatsappek kokapena partekatzeko duen aukeraz baliatuz, gai izan zirela non zeuden adierazteko larrialdia kudeatzen zutenei. Bi teknologien beharra benetakoa dela ikusten dugu.
Sortu zirenetik telefonia mugikor sareek garapen handia izan dute, eta une honetan jauzi berria emateko prest daude, 4G edo LTE teknologia zabalkundea hasi baita. Larrialdi zerbitzu komunikazio-sareek, ostera, oso informazio mugatu igorri eta jasotzen segitzen dute.
NAIARA GOIA; Itelazpi: Zer abantaila du LTE teknologia honek? Nagusiki banda zabalera handia eskaintzen duela, banda zabalera handi horren bitartez eduki ezberdinak partekatzeko. Hala nola, bideoa denbora errealean, irudiak bidali eta hori guztia oso azkar egiteko aukera.
FIDEL LIBERAL; UPV/EHU: Ez dago desberdintasunik ahots-komunikazio eta datu-trukaketaren artean.
- Bai?
- Bai, kaixo. Istripu bat izan dut eta ez dut ingurua ezagutzen. Nahi izanez gero, nolakoa den erakutsiko dizut.
- Bai, erakutsi iezadazu ingurua, mesedez.
Geryon proiektuak jada erakutsi du jarritako helburuak egingarri direla. Europako Batasuneko funtzionarioentzat egindako erakustaldian, sareen arteko elkarrekintza benetan ikusteko aukera izan zen
- Agente batekin jarriko zaitut.
NAIARA GOIA; Itelazpi: Operadore honek gertakari baten abisua jasoko du, eta dei hori pasako dio Tetra sare bat operatzen duen agente bati, segurtasun publikoan emergentzia hori kudeatzea tokatzen zaion agente bati. Tetra terminal batean jasoko du operadore postu hortatik sartzen zaion deia, eta bera enkargatuko da gertakari horren kudeaketaz.
- Bai, esan?
- Zein da zure izena? Ondo da, Bizente. Zenbat zarete?
- Bai, bi gara. Ez, ez. Belaunean mina dut, baina besterik ez.
- Oso ondo. Autotik irten zarete? Non zaudete?
Geryon proiektuak, beraz, larrialdi-zerbitzu ezberdinei euren arteko komunikazioa bermatu ez ezik, LTE edo 4G teknologiaren aukera berriak emango dizkie eta, horretarako, ez du teknologia ordezkapenik egitea proposatzen.
NAIARA GOIA; Itelazpi: Proiektu honen helbura ez da teknologiak ordezkatzea. Baizik eta egungo teknologia edo sareen gainetik, maila gehigarri bat ezartzea beraien artean komunikatzea posible izan dadin. Guk egin duguna da itzultzaile moduko bat, ahalbidetuko duena norberak bere aldetik bere hitzkuntzan hitz egiten jarraitzea, baina gaineko kapa bat jartzen dugu interkomunikazio hori posible izan dadin.
Geryon proiektua 2014ko maiatzean bukatuta izatea espero da. Ikerketa-egitasmoaren emaitza eredu bat, prototipo bat, izango den arren, merkatuko garapena izan dezan Europan zein Ameriketan agente ezberdinekin lehen kontaktuak eman dira.