Etorkizuneko energiarako bidea

2018/11/17 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Duela 35 urte, Euskadin, energia fosilak ziren energia iturri nagusia, petrolioa eta bere eratorriak lehena eta ikatza ondoren. Ia lau hamarkada eta gero, Euskadiko energia berriztagarrien kontsumoa laukoiztu egin da, % 2tik % 8ra pasatu da.
Energiaren Euskal Erakundeak energia trantsiziorako programa sustatzen ari da azken hamarkadatan eta 251 euskal udalek bat egin dute egitasmo honekin. Denen helburua: karbono dioxidoaren isuriak murriztea, energia garbia sortzea eta behar den energia bakarrik kontsumitzea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia