Duela urte batzuk egin ziren zientzia-fikziozko filme askok zehaztasun handiz asmatu zuten hurrengo urteetan sortuko ziren aurrerakuntzak. Orain, guri dagokigu galdera egitea... Nolakoa izango da etorkizuneko diseinua? Zeintzuk izango dira egunero erabiliko ditugun teknologia berriak? Hurrengo bideoan, proposamen batzuk.
Teknologia berritzaileek, diseinu sortzailearekin batera, erraztu egiten dute pertsonen ongizatea.
Etorkizuneko eguneroko bizimodua errazagoa egiteko, diseinu-kontzeptu berriak azaldu ditu Philips etxeak Londresen. Zientzia-fikzioa dirudi, baina diseinua eta teknologia taxuz erabilita, inoiz pentsatu gabeko moduak sortuko dira pertsonen ongizatea zaintzeko
Hotela itxuratzen duen agertoki honekin, adibidez, ordu-zona desberdineko tokietara bidaiatzeak ez du zertan nekagarria izan. Atseden hartu eta indarrak berreskuratzeko, hoteleko gela norberaren gustura alda dezakete bidaiari eta turistek, eguneko argia erabiliz.
Sendatzeko inguruneek etorkizuneko gaixoei egonaldi eroso eta pertsonalizatua eskainiko die ospitalean; zainketa medikoak, berriz, baliabide ugariko ingurune gardenean egingo dira.
Bikoteek gero eta gehiago sentitu eta gozatu nahi dute haurdunaldia. Amaren sabelaren barnealde miragarria ikusteko aukera izango dute etorkizuneko gurasoek, modu informatibo, pertsonal eta ludikoan.
Joera horiek ezagututa, etorkizuneko produktuek kontsumitzaileen beharrak hartu beharko dituzte kontuan. Pentsaera sortzailea gero eta beharrezkoagoa izango da, eta eztabaidatu egin beharko da ongizaterako desioari nola erantzun produktuen bidez. Atseden-hartzean, sendatzean eta dibertitzean oinarrituta, irtenbideek, errazak ez ezik, erabiltzailearentzat atseginak ere izan beharko dute.