Elhuyarrek argitaratu duen azken lanari buruzko erreportajea: Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa. Ikasle, irakasle eta adituentzako kontsulta-lan izateaz gainera, hiztegi entziklopediko berri hau komunikazioaren profesionalei, itzultzaileei edota zientzian eta teknologian interesa duen edonori begira diseinatuta dago. Guk lan mardul honen zuzendari eta koordinatzailearekin hitz egin dugu.
23.000 kontzeptu.
50 jakintza-arlo.
607 artikulu.
1.500 irudi.
ANTTON GURRUTXAGA; Elhuyar Fundazioa: Gure hiztegiak, beraz, dauka biltzaile izatetik gehiago sortzaile edo proposatzaile izatetik baino. Izan ere, badira 30 urte baino gehiago zientzia eta teknologia euskeraz erabiltzen hasi ginela, eta hor badago nolabait ere lan bat, badago testugintza bat batetik eta hiztegigintza bat beste aldetik. Eta hiztegiak hori dena nolabait bildu -hori dena ez bada, horren oinarrizko maila- eta hainbat arlotan bildu nahi izan du obra bakar batean. Hori da egin nahi izan duguna eta euskal gizarteari eskaini nahi izan dioguna.
200 aditutik gora artikuluak idazten.
30 adituko lan-taldea edukien gaineko erabakiak hartzen.
ANTTON GURRUTXAGA; Elhuyar Fundazioa: Hori dena antolatzeko, gaur egun zorionez posta elektronikoaren bidez eta baliabide teknologikoen bidez, posible da hori egitea. Gure nahia izan zen hasieran arlo bakoitzeko pertsona bat izatea bideratzaile -guk horrela izendatu ditugu pertsona horiek-. Aditu bideratzaile bat izan dugu arlo bakoitzeko eta pertsona horrekin landu dugu arlo horretan sartu beharko genukeen edukia, bai kontzeptuala eta bai terminologikoa, eta gero aditu horiek nolabait bidea urratu digute, erraztu digute, ba artikulu entziklopedikoak idatziko lituzketen pertsonengana heltzeko.
6 jakintza-multzo ditu hiztegiak.
Zientzia zehatzak.
Materiaren eta energiaren zientziak.
Lurraren zientziak.
Biziaren eta osasunaren zientziak.
Teknologia.
Orokorrak.
ANTTON GURRUTXAGA; Elhuyar Fundazioa: Gure asmoa izan da zientzia eta teknologiaren oinarrizko maila bat nolabait ere hartzea hiztegian. Oinarrizko maila hori nolabait definitzeko hartu dugun irizpidea izan da DBH, batxilergo eta unibertsitateko lehen mailak-edo kontuan hartzea. Ideia hori da. Azken finean, hor euskaraz gaur egun erabiltzen diren terminoak izatea sarrera gure hiztegian.
Liburuan dago.
Eta CDan.
ANTTON GURRUTXAGA; Elhuyar Fundazioa: Ideia da hiztegia izatea etorkizunean interneteko hiztegia. Horrek esan nahi du pentsatu behar dugula hemendik aurrera nola egingo dugun lan hiztegia sarean eguneratuta edukitzeko. Badakigu zientzia eta teknologia, batez ere teknologia, zenbat zabaltzen den eta dibersifikatzen den, eta horrek eskatzen du ahalegin berezia hiztegia egunean edukiko badugu sarean. Orduan, hemendik aurrera pentsatu behar dugu hor badugula aditu-sare zabal bat hiztegian parte hartzeko eta inplikatzeko prest dagoena, eta etorkizunean nola mantenduko dugun, nola eutsiko diogun horri eta nola zabalduko dugun, zabaltzeko aukerarik baldin badago.