Egokitutako eskia

2012/03/11 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Elurretan abiadura handian labaintzea da elurzale askorentzat gozamen handiena. Eta horregatik, eskiak, snowak eta lerek ere neguan arrakasta handia dute. Gaurko Ktek tartean Eski Egokituaren Euskal Federazioko taldearekin elkartuko gara Baqueirako pistetan.

Alain Irazu, taldeko kideetako bat da, eta orain urte batzuk istripu batean hanka galdu zuen. Ordura arte ez zen eskiatzailea, baina, egoera berrian, eskia bihurtu da bere kirol gogokoena. Labaintzeko materiala beren beharretara nola egokitzen duten azalduko digu. Kamerariak eta Nagore Rementeria lankideak, harrapatzea lortzen badute behintzat, atzetik ezin jarraitu ibili baitira.


Transkripzioa ikusi

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia