Deskarbonizazioa helburu

2021/11/13 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Europako Batasunak erdira murriztu nahi ditu berotegi-efektua eragiten duten gasen emisioak 2030erako. Horrek energiaren sektorea deskarbonizatzea eskatuko du. Ondorioz, datozen urteetarako energia berriztagarrien zabalkunde masiboa espero da. Helburu hori betetzeko, ikerketa-lan handia egin beharko da, eta BRTA aliantza osatzen duten teknologia-zentroek horri erantzuteko ari dira lanean. Energia fotovoltaikoaren, lurreko eta itsasoko energia eolikoaren eta energia termoelektrikoaren arloetan sortutako erronkei erantzutea dute helburu.

eu es fr en ca gl