2013/02/11 Iturria: Teknopolis
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Kaixo, Mikel!
MIKEL UNANUE; Txuri Berri Curling taldea: Egun on!
NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Curling-a, esango nuke neguko joko olinpikoetan ikusten dugun kirol bat dela: jendea erratzak hartuta, izotz gainean. Zer da curling-a?
MIKEL UNANUE; Txuri Berri Curling taldea: Curling-a izotzean jolasten den kirol bat da, erratzekin eta granitozko harri batzuekin. Bi talderen arteko partidu bat jokatzen da jakiteko bietatik zein den onena. Hori gutxi gorabehera curling-a.
N. R.: Eta gaur entrenamendua daukazue.
M. U.: Gaur entrenamendua daukagu eta goazen prestatzera!
N. R.: Edozein izotz-pistak balio du curling-ean jokatzeko?
M. U.: Izotza dagoen edozein lekutan jokatu daiteke, baina une honetan izotz-jauregi honek ez du balio. Zergatik? Jendea patinatzen aritu delako, eta izotza puskatuta dago. Izotza prestatu egin behar da. Sesio hau bukatzen denean, jende guztia pistatik atera beharko da. Izotza prestatzen duen makina lokaletik aterako da eta hainbat pase egingo ditu.
N. R.: Garbitu egingo du?
M. U.: Garbitu egingo du berriro ere izotza lau-lau geratzeko. Eta orduan gure materiala ateratzen hasiko gara.
N. R.: Izotzak zer ezaugarri behar ditu curling-erako?
M. U.: Batez ere oso laua egon behar da, maldarik gabe, inklinaziorik gabe... guztiz perfektua izan behar da harriak beti mugimendu berdinak egiteko. Izotzaren tenperatura ere inportantea da. Curling-ean jokatuko dugun azalera horretan tenperatura -4,5 gradutakoa izan behar da, gutxi gorabehera.
Izotza prest dago, makina pasatu da. Eta orain izotza egoki prestatuko dugu curling-erako. Horretarako hemen dugu Txuri Urdineko gure kutxa magikoa. Kutxa honetan zer dago? Guk pebbel-buru esaten diegu. Izotzaren gainean ur-tantak botatzeko balio dute. Ur-tantak izoztu egingo dira eta izotza curling-ean jokatzeko prest egongo da. Pebble-burua dagokion tokian jarri, eta zuloak niri begira daude eta ura igaroko da horietatik. Kronoarekin neurtuko dut zenbat segundo behar ditudan pistaren alde batetik bestera pasatzeko, eta horrela jakin dezaket zentimetro karratuko zenbat tanta dauden, gutxi gorabehera. Ur-tantak epelak dira eta izotza ukitu orduko iceberg baten antzeko itxura hartuko dute. Harri pasatzean iceberg-aren punta moztuko dut eta prest egongo da izotza harriak mugimendu eroso eta azkar bat izateko.
N. R.: Izotz perfektua lortzea da helburua?
M. U.: Ez dugu izotz perfektua lortuko, baina gutxienez gaur entrenatzeko adinakoa bai.
N. R.: Material oso berezia behar da curling-a egiteko. Begiratu batera: harria, erratz batzuk eta oinetakoak. Harriarekin hasiko gara. Astuna da, ezta?
M. U.: Astuna. Gutxi gorabehera 20 kilo. Gainaldea baino azpialdea da inportanteagoa.
N. R.: Granitozkoa da.
M. U.: Kasu honetan bi granito mota daude. Granitoa Eskoziakoa da, eta harria han egina da. Harri guztiak han egiten dira. Parterik inportanteenetako bat da harriaren ingurua, askoz latzagoa. Take out-etan, harri batek bestea jotzen duenean, hau da kolpea jasotzen duen partea. Eta hau da curling-ean dagoen sekreturik inportanteena: ingelesez running band esaten zaio, izotza ukitzen duen harriaren partea da. Honexek Bakarrik du kontaktua izotzarekin.
N. R.: Jendeak curling-a ezagutzen du erratzengatik. Zein da erratzaren funtzioa?
M. U.: Erratzaren funtzioak bi dira. Alde batetik, harriaren abiadura handitzea. Erratza pasatzean indarrarekin, frikzioarekin, tantak urtu egingo dira eta abiadura handituko da. Harri hauek inoiz ez doaz zuzen, parabolak osatzen dituzte. Erratzarekin parabola horrek osatzen duen kurba zuzendu egingo dugu. Erratzik gabe parabola honelakoa izango da, eta erratza erabilita txikiagoa. Abiadura handituz harria nahi dugun lekura zuzendu dezakegu, zentimetro gutxi batzuk bederen.
N. R.: Horregatik da taldeko lana?
M. U.: Hori da, taldeko lana da. Batek jaurti egingo du, beste bik erratza pasatuko dute, edo ez, hori beste aldean dagoen kapitainak erabakitzen du. Kapitainak neurtuko du jaurtiketa azkarregi edo mantsoegi datorren, edo parabola ona den, eta horren arabera esango die baietz edo ezetz.
Oinetakoak ere oso inportanteak dira. Gripa daukak jarrita ez irristatzeko, eta kameraren aurrean tontakeriarik ez egiteko. Hori kendutakoan tefloia bistan gelditzen da. Tefloiak irristatzen laguntzen du. Oin baten gainean irristatzen gara, eta bestearekin frenatu egiten dugu Hori da curling-ean daukagun materiala!
N. R.: Eskerrik asko, Mikel!
M. U.: Eskerrik asko zuei!
Saioa hasi iruzkinak uzteko.
Elhuyar Fundazioa
Nor gara
| Kontaktua |
Publizitatea
| Lege oharra
| Cookie politika