BTEK, Teknologia bizi-bizi

2010/06/09 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Jakin-mina piztea, zientziaren aurrean beldurra galtzea eta gazteei teknologia hurbiltzea; horiek dira Zamudioko parke teknologikoan zabaldu berri den BTEK teknologia interpretatzeko zentroaren helburuak. Musearen kontzeptu berri bat da. Bi solairutan banatu dituzten 5 esparruek zientziaren eta teknologiaren azken aurrerapenak bildu dituzte. Baita sektore horretako euskal enpresek martxan dituzten proiektuak ere. BTEKen bisitaren ondoren, jakingo dugu esku artean zer dugun, nola egin den eta zertarako den.

Transkripzioa ikusi

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia