Birusak, erne!

2009/10/14 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Gripearen birusaren aldaera berri batek sortutako pandemia baten aurrean gaudela iragarri zuen duela hilabete batzuk Osasunaren Mundu Erakundeak. Ordutik, mundu guztiko gobernu eta osasun-zerbitzuak adi daude, eta egunez egun gaixotasunaren bilakaerari jarraitzen diote. Hilabete batzuk lehenago, ordea, hegazti-gripearen birusak sorrarazi zuen alerta, eta haren aurretik, SARS birusak. Mundu guztiko ospitaleak adi daude, birus berriak agertuko ote diren zain. Teknopolisek egoera hori gertutik ezagutu eta birusek eragindako alerten arrazoiak argitu nahi izan ditu.

Transkripzioa ikusi

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia