Berriztagarriak optimizatzen

2010/05/12 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Gauza jakina da: gure etorkizun energetikoari begira, energia berriztagarriek geroz eta garrantzia handiagoa dute. Dena dela, horiek ahalik eta ondoen ustiatu ahal izateko asko dago ikertzeko oraindik. Nafarroako Unibertsitate Publikora gerturatuko gara jarraian. Energia berriztagarrien erabilera optimizatzeko helburuarekin, oso ezberdinak diren hiru ikerketa ari dira garatzen. Eguzki panelak toki aproposenetan jartzeko helburuarekin, software bat sortu dute. Bestalde, aerosorgailuen diseinua hobetzeko eta haien dardara eta portaera kontrolatzeko EOLIA proiektuan buru belarri dabiltza. Azkenik, energia pilatzea, gordetzea helburu duen mikrosare elektriko bat sortzeko bidean dira ere Nafarroako Unibertsitatean.

Transkripzioa ikusi

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia