}

Berrerabiltzen laguntzen duten appak

2020/02/22 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Recyclart eta ReciclajeDeRopa aplikazioek jada euren funtzioa betetzeari utzi dioten objektuak berrerabiltzeko ideiak biltzen dituzte. Material eta mota guztietako gauzekin egiteko moduko eskulanak azaltzen dituzte. Eta emaitzak benetan txukunak dira. Eskulan zalea ez bazara berriz, Gratix deskargatu dezakezu. Bertako erabilzaileek, nahi ez dituzten objektuak opari eskaintzen dituzte. Gauzei bigarren bizitza bat emateko era eskuzabal bat!

eu es fr en ca gl