Belatzak aireportuan

2007/12/09 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Teknopolis aireko segurtasunari buruz hitz egiten hasiko dugu, hegazkinen segurtasunari buruz alegia. Tximistak, ekaitzak edo betiko turbulentziak ez dira hor goian hegazkinek izaten dituzten arazo bakarrak: aireportu-inguruetan ibili ohi diren hegaztiak ere arazo larria dira. Behin baino gehiagotan, hegazti bat hegazkinaren erreaktorean sartu eta istripua gertatu da. Aireratzean edo lurreratzean gertatuz gero, are larriagoa izan daiteke. Gai horren inguruan gehiago jakin nahian, Madrilera egin dugu bidaia, aireportuetako segurtasuna zaintzen duten belatzak ikusteko.

Transkripzioa ikusi

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia