Autoak ekoizteko kontzeptu berria

2011/12/05 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Autoen fabrikazio-prozesuan oso lagungarria izan daitekeen proiektu bat aurkeztuko dizuegu ondoren. Auto-modelo batetik bestera aldatzean, piezetan egiten diren aldaketak txikiak izaten dira; baina, fabrikan, pieza horiek egiteko makinak ezberdinak izaten dira Adibidez, txasisaren pieza bakoitza egiteko, tresneria desberdina behar da. Horrek izugarri garestitzen du fabrikazio-prozesua.

Zailtasun horri aurre egiteko PROFORM proiektua ari dira garatzen, Europako 20 enpresa, ikerketa-zentro eta unibertsitate. Lau urtez aritu dira proiektuan lanean, besteak beste, Mondragon Unibertsitatea. Helburua da makina bakar bat erabiltzea pieza baten modelo ezberdinak egiteko.


Transkripzioa ikusi

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia