}

Argi ultramorea koronabirusa itzaltzeko

2021/01/23 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Hilabeteetako ikerketa-lanen ondoren, erradiazio ultramorea koronabirusa airetik eta gainazaletatik ezabatzeko gai dela demostratu berri da. Bizkaiko Argi-Tech eta Biotalde enpresak elkarlanean aritu dira desinfekziorako behar den erradiazio ultramorearen dosi eraginkorrak kalkulatzeko helburuz. Lortu dute eta, gaur egun, SARS-CoV-2aren arrastoa leku itxietatik desagertarazteko argi-instalazioak eskaintzen dituzte.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia