}

Apperitifa: 2020az agurtzeko appak

2020/12/19 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Campanadas aplikazioak uneoro urtea bukatzeko geratzen diren egun, ordu, minutu eta segundoen berri izateko aukera eskaintzen du. Bitartean, urtea ahalik eta hoberen bukatzeko eta sabela jaki goxoez betetzeko, Errezetak appak plater goxoak prestatzeko ideiak biltzen ditu. Eta senide eta lagunei Gabonak zoriontzeko modu dibertigarri baten bila bazabiltza, Christmas Dance aplikazioa deskargatu dezakezu. Zure burua gabonetako iratxo dantzari baten gorputzean sartu eta bideo musikal jostagarri bat sortu ahalko duzu!

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia