5G sare pribatuak
2025/05/03 Elhuyar Iturria: Teknopolis
Petronorrek 5G sare pribatu bat instalatu du Muskizeko lantegian, eta aitzindari bihurtu da teknologia hori erabiltzen azpiegitura kritiko batean. 5Gak findegi osoko konektibitatea bermatzen du, transmisioa arintzen du eta, pribatua denez, segurtasuna areagotzen du. Teknologia berria ezarri ondoren, Petronorrek hiru robot erosi ditu segurtasun-taldeekin elkarlanean aritzeko. Robotekin ere 5G sare pribatuaren bidez komunikatzen dira.

eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia