"Ingurumenari buruz komunikatzeko Elhuyarren dekalogoa" mintegia
2024/02/23 Elhuyar
"Ingurumenari buruz komunikatzeko Elhuyarren dekalogoa" aurkeztu da zientziaren eta komunikazioaren arloetako profesionalen eta ikasleen aurrean Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz espazioan. Dekalogoak biltzen dituen puntu nagusiak azaltzearekin batera, mahai-inguruan hausnarketa egin da klima-larrialdiaren inguruan eta haren berri emateko kontuan izan beharreko gakoen inguruan.
Proiektu hau Elhuyarrek sustatu du, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren laguntza du.
![](https://elia.eus/static/elhuyar/img/elia_RGB.png)
eu es fr en ca gl