Norteko Ferrokarrilla (2025-06-06)
2025/06/09 Iturria: norteko-ferrokarrilla
XXIX. denboraldiaren 39. saioa: Elhuyarko bi proiektu. Batetik, Bizilabe ezagutu dugu. Gazteek aisialdian zientziarekin kontaktuan egoteko aukera paregabe bat. Bost herritan, gasteek zientziako tailerrak, esperimentuak eta proiektu jarraituak egiteko aukera dute. Guk, Bizilabe gertutik ezagutzeko Saioa Aranbururekin hitz egin dugu, jardunaldi horiek gidatzen dituzten adituetako batekin. 2017an martxan jarritako proiektua da, eta dagoeneko ireki da hurrengo ikasturtean parte hartu nahi dutenentzako matrikulazio-epea. Bestetik, Elhuyar aldizkariaren ekaineko zenbakia argitaratu da, eta gainbegirada bat egin diogu Ana Galarraga kozuzendariarekin. Zenbaki honetan, gai nagusia adimen naturala da.




Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia