Neurona-sare bat txip batean

2017/06/29 Iturria: Quark

MIT institutuko adituek neurona-sare bat egin dute txip optiko baten barruan. 16 neurona, 4 geruzatan antolatuta, ahots baten soinuan bokalak identifikatzeko. Normalean, neurona-sareak softwarearen bidez programatzen dira, baina kasu honetan argi-izpiekin funtzionatzen duen txip baten barruan sortu dute. Oso azkarra da, nahiz eta oraindik ere software bidezkoa bezain eraginkorra ez izan.
Fitxategia deskargatu

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia