Euskararako dagoen hizkuntz-teknologiak aurrerapauso handia eman du: Berbatek proiektua aurkeztu dute. Bost erakundetako ikertzailee hartu dute parte proektuan:Elhuyar Fundazioak, EHUko IXA taldeak eta AHOLAB laborategiak eta Tecnalia eta Vicomtech-IK4 teknologia-zentroak. Eta demo interesgarri batzuk aurkeztu dituzte irakaskuntza, itzulpena eta eduki multimedien sektoreetan erabiltzeko. Bestak beste, hizkuntzak irakasteko laguntzaile birtual bat, dokumentalen bikoizketa automatikoa egiteko sistema bat eta bilatzaile semantiko muoltimedia bat aurkeztu dituzte. Eta irratira Igor Leturia informatikaria ere etorri da, demo horiek aurkeztera.