2006/11/01
Gibelaren babes-mekanismoetako batek anfirregulina izeneko proteina bat erabiltzen du. Horregatik, Nafarroako Unibertsitatearen ikertzaileek aztertu nahi dute ea tratamendu medikuan ere proteina hori eraginkorra den ala ez.
2006/10/29
Usurbilgo organoak 100 urte beteko ditu datorren urtean, eta berritzen ari dira. Gaurkoan organoa (haizezko instrumentu erraldoi hori) hobeto ezagutzeko aprobetxatuko dugu, eta, zergatik ez, Usurbilgo organoaren historia txikia ere ezagutzeko ere bai.
2006/10/29
Aurtengo Fisikako Nobel sariaz hitz egingo dugu, hau da, Big Bang eztandaz.
2006/10/18
Bi Nobel sari horiek RNA molekularen ikerketarekin dute zerikusia. Medikuntzakoa RNA interferentzia prozesua aurkitu zutenei emango diete, eta Kimikakoa RNA polimerasa ikertu duen biokimikari bati. Bi sariek, beraz, genetikaz hitz egiteko aukera ezin hobea emango digute.
2006/10/18
Zer dira muskuluak? Muskulu guztiak berdinak dira? Nola entrenatu behar dira muskuluak indartu daitezen? Galdera horiei eta beste askori erantzuten saiatuko gara elkarrizketa honetan.